Ezpala Gaztetxea

TGA: "Gazteon ametsak ezin dira desalojatu"

Ataria 2016ko urtarrilaren 30a

 10 1454178686018
 14 1454178687284
 18 1454178688583
 23 1454178690289
 1 1454178683013
 2 1454178683350
 3 1454178683670
 4 1454178683992
 5 1454178684357
 6 1454178684691
 7 1454178685025
 8 1454178685367
 9 1454178685689
 11 1454178686337
 12 1454178686660
 13 1454178686972
 15 1454178687606
 16 1454178687922
 17 1454178688256
 19 1454178688947
 20 1454178689272
 21 1454178689609
 22 1454178689947
 24 1454178690607
 25 1454178690915
 26 1454178691230
 27 1454178691568

TGAk deituta, manifestazioa izan da gaur Tolosan. Duela 15 egun Limousin etxea okupatzeko saiakeran jasandako "polizia operazio bidegabea" salatu dute gazteek eta gaur, etxe hori bera giza-kate batekin inguratzen saiatu direnean, Ertzaintzak galarazi egin die

Tolosako Plaza Zaharrean, manifestazioaren amaieran, TGAko kideek Limousin etxea giza-kate batekin inguratzeko zuten baimena erakutsi dute eta poliziaren debekua adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartu dute: "ez gaituzte nahi, baina gu aurrera goaz", esan dute.

Limousin etxearen parean Ertzaintzarekin tentsio uneak bizi izan dituzte eta poliziak hainbat gauza kendu dizkie gazteei. Manifestazioa Santa Klara kaleko Ertzain etxetik igarotzerakoan manifestariek oihuak bota dituzte eta Plaza Zaharrean, udaletxe parean Peon, entzun, gazteok txapeldun edota Peon, non hago? bezalako leloak entzun ahal izan dira.

BIDEOA: Gaurko mobilizazioaren irudiak

Hain zuzen, duela bi astea Limousin etxearen okupazioan Ertzaintzak erakutsitako oldarkortasuna salatzeko manifestazioa zen gaurkoa: "Argi erakutsi zuten, ez gaituztela nahi, Ezpala bezalako proiektuek ez dutela lekurik gaur egungo gizartean eta boterea biolentzia erabiltzeko prest dagoela gu kalean ikustearren. Urte asko pasa dira Tolosan horrelako polizia operazio bidegaberik ez genuela ikusten". TGAko kideek esan dutenez, "Tolosako gazteok Euskal Herriko hainbat bazterretako gazteek bezala, apustua egina dugu eta gaztetxera saltoa emana dago. Ez dago atzera bueltarik, ez dago geldituko gaituenik: gazteok gazteontzako sortutako espazio liberatu eta alternatiboak defendatzen jarraituko dugu. Autogestioa defendatzen jarraituko dugu. Sistema kapitalistatik kanpo kokatzen garen kolektibo eta proiektuez osatutako indarrak ekarriko digulako borrokarako grina eta amesteko beharra".

22 eragilek eman diote atxikimendua gaurko manifestazioari eta asanbladak lanketa horrekin jarraitzeko asmoa agertu du hurrengo egunetan ere. Iragarri dutenez, ostegun gizenean beste manifestazio bat egingo dute Euskal Herria plazako txosnagunetik abiatuta eta asteartita egunez,  Tolosako Gazte Asanbladaren eguna ospatuko dute, toki horretan bertan.

Manifestazioaren TGAko gazteek esan dutenez, "badakigu bidea ez dela erraza eta gogorra izango dela batzuetan. Baina herriaren indarra gazteon sugarra delako, ez dugu etsiko. Ez gaituzte geldituko. Ezpalaren mozketak, zuhaitz sendo bat sustraitu du. Gazteon ametsak ezin dira desalojatu".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!