Badatoz Inauteriak 2016!

Kalea eta Leidor alaitu ditu haur jaialdiak

Ataria 2016ko urtarrilaren 30a

Aiz Orratz elkarteak antolatuta, Leidor aretorako kalejiran jende ugari elkartu da, eta gero gozatu dute ikuskizunarekin.

Kalejiran Aiz Orratz elkarteko txaranga, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Tolosako erraldoi eta buruhandiak izan dira. Pailazoak izan dira Leidor aretoan egin den ikuskizunaren protagonistetako batzuk. Jokoak ere egin dira haurrek zein helduek parte hartuz. Eta marrazki zein mozorro lehiaketako sariak banatu dira.

Mozorro lehiaketaren irabazlea Jare Goya izan da Nire balkoitik mozorroarekin; bigarrena Carolina eta Hugo Freitas Neska gaixua tximistak jo du mozorroarekin; eta hirugarren lekuan, Carlota Soria, Guatemalako gudaria mozorroarekin. 5 urte artekoen artean irabazlea Adur Echart izan da, Mozorro lehiaketako trofeoa mozorroarekin. Lagun atseginari saria, berriz, Kerman Ardeok jaso du, Sukaldaria arrautza frijitua egiten mozorroarekin.

Marrazki lehiaketan,  4-5 urteko mailan Omara Zeberiok irabazi du; 6-7 urtekoetan Olaia Otaegik; 8-9 urtekoetan Peru Mendizabalek, eta 10-11 urtekoetan Sara Agirrek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!