Lehenengo saioa egin du Tolosan emakume taldeak

Ataria 2016ko urtarrilaren 30a

Lehen saioa Tolosako kultur etxean egin dute.

"Tolosan ez dago emakumearen presentzia handia kaleari eta erakundeei begira, eta ikusten genuen beharrezkoa zela emakume talde bat sortzea", azaldu dute taldearen bultzatzaileek. 

Kultur etxean egin dute lehen saioa eta  euren asmoa da "gure artean ekintzak aurrera eramatea, gure testuingurua aldatzeko eta errealitatea aldatzeko". Horregatik pentsatu zuten talde bat martxan jartzea. Hasiera batean hiru emakume elkartu ziren, eta erabaki zuten deialdi bat egitea emakumeei taldea sortzeko eta gaur izan da lehen saioa, aurkezpen bezala balio izan duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!