Tolosako Gazte Asanblada behar baten ondorioz sortu zen: Tolosako gazteon errealitatea aldatzea. Kultura, aisia, etxebizitza... Bezalako gaietan eskaintzen zaigunari alternatiba bat sortzeko. Denbora aurrera joan ahala alternatiba hori gauzatzeko beharrezko tresna gaztetxea dela jabetu gara. Gazteon aisiaren arazo handietako bat biltzeko leku propio bat izatea da. Ondorioz, gazteen gehiengoa euren lokaletan biltzen da, herriko gainontzeko gazteekin harremanak mugatuz eta gainera horretarako dirutza ordainduz.
Espazio bateratu bat edukitzeak gure artean ezagutzea, gure kezka eta arazoez hitz egitea eta orokorrean gure egunerokotasunean aurkitzen diren arazoei konponbide bat ematea sustatuko luke, gazte guztiontzako onuragarria izango litzakelarik. Espazio baten beharraz hitz egitean ez ditugu baztertzen Tolosan aurkitzen diren beste gune autogestionatuak, eta Tolosako egoera beraiekin batera aldatzeko nahia ere garbi utzi nahi dugu.
Espazio autogestionatu bat lortzeko okupazioa guztiz legitimoa da gure ustetan. Herrian aurkitzen diren eraikin hutsei erabilpena ematen diegulako. Gainera honekin batera esan nahiko genuke aipatutako beharrak asetzeko leku bat edukitzeko eskubidea dugula Tolosako gazteok.
Espazioari dagokionez ezinbestekoa ikusten dugu gunea autogestionatua eta asanblearioa izatea, zeina herriko gazte guztientzat erabat irekia izango den. Horrela ezagutzen ez garen eta herria aldatu nahi dugun gazte guztiok bildu eta erabakitzeko aukera eduki dezagun.
Bide batez esan beharra dago helburuak lortzen ari garela pixkanaka zeren eta dagoeneko lortu dugu hainbat gazte elkartzea mugimendu honetan.
Amaitzeko, gogor salatu nahi ditugu Gaztetxea lortzeko bidean jasotako erasoak bai Udalaren partetik eta baita indar polizialaren partetik Uztailean, Urtarrilaren 13an eta Urtarrilaren 16ko desalojo bortitzean.
Hau guztia dela eta Urtarrilaren 30ean 17:30etan manifestazioa burutuko dugu.
Honako kolektibo/norbanako hauek atxikitzen dira mugimendu honetara.