Ezpala Gaztetxea

22 eragilek babestuko dute biharko manifestazioa

Tolosaldeko Ataria 2016ko urtarrilaren 29a

Tolosako Gazte Asanbladak Ezpalaren auzia salatzeko manifestaziora deitu du biharko; atxikimenduak biltzen jarraituko dute, aurrera begira ere.

Joan den abenduaren 23an Izaskungo aldapan lantegi bat okupatu zutenez geroztik, kapitulu asko igaro dira Ezpala gaztetxearen historian. Urtarrilaren 16koa izan zen azken gertakaria, manifestazioaren ondoren zenbait gaztek Limousin etxea okupatu zutenean. Horrela, "Ezpalaren hustea eta Limousin etxearen okupazioan Ertzaintzak erakutsitako oldarkortasuna" salatzeko, manifestazioa irtengo da, bihar 17:00etan, Trianguloa plazatik.

Mobilizazioari babesa eskaintzeko eta, oro har, Tolosako Gazte Asanbladaren proiektua sustatzeko, 22 eragilen atxikimendua eskaini dute jada; asanbladak lanketa horrekin jarraitzeko asmoa azaldu du, biharko manifestaziotik aurrera ere.

Honakoa da Tolosako Gazte Asanbladaren adierazpenarekin bat egin duten atxikimendu zerrenda:

- TXIRBILENEA
- GISA ELKARTEA
- LAKAXITA GAZTETXEA
- TOLOSAKO TXOZNA BATZORDEA
- IKASLE ABERTZALEAK
- LASKORAINGO IKASLE INDEPENDENTISTAK
- ERNAI
- AIZAN
- GAZTE LIBERTARIOAK
- AMNISTIAREN ALDEKO ETA ERREPRESIOAREN AURKAKO MUGIMENDUA
- DENAK HALA INOR EZ
- TOLOSA ROCK AND ROLLING
- ENEKO HARITZAREN LAGUNAK
- FRAKING EZ
- GAZTE ABERTZALEAK
- AIZTONDO FEMINISTA
- EUSKAL HERRIA SOZIALISTA
- EHNE
- SORTU
- MATXINTXULO
- OTSABI
- BONBERENEA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!