Zoramenaren erdian, San Blas auzoan festa

Ataria 2016ko urtarrilaren 28a

Emendek elkarteko lehendakaritza berriak antolatu ditu, lehen aldiz, Tolosako San Blas auzoko jaiak

Hemen dira Kaldereroak, eta hauen atzetik Tolosako inauterien festa lehertuko da, baina tartean San blas eguna ere ospatuko dute Tolosan. San Blas ermitaren bueltan, urteroko zita izango dute tolosarrek eta San Blas opilik ez da faltako.

Emendek elkarteko lehendakaritzak hartu du aurten lehen aldiz, egitaraua antolatzeko ardura. Hemendik aurrera, elkarteko lehendakaritzan dauden lana izangoda. Suziriak larunbat eguerdian egingo du eztanda.

Gainerakoan, igandea festa egiteko bete-bete antolatu dute. Bi eguneko atsedenaren ostean, San Blas eguna asteazkenean ospatuko dute. San Blasen ostean, Santa Ageda bezpera izango da, ostegun gizenarekin batera.

San Blas jaiak
Urtarrilak 30, larunbata
12:00. Txupinazoa.
12:30. Ume-jolasak
18:30-21:00. Disko festa.


Urtarrilak 31, igandea
09:30. Diana Tolosako Txistulari taldearen eskutik.
11:00. Meza
12:30. Jon Irazu eta Jon Rekondo aizkolariak.
13:00. Anjel mari peñagarikano eta Amets Arzallus bertsolariak.  
17:30. Bertsolarien bigarren saioa.
18:30-21:30. Izer eta Alabier trikitilariak.


Otsailak 3, asteazkena
San Blas eguna
11:00. Meza nagusia izango da, eta bertako produktuen bedeinkapena egingo da.
12:30. Toka lehiaketa auzoko eta elkartekonetzat.
18:30-21:30. Izer eta Alabier trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!