2016/02/14 07:00
Goizeko 7etan Usabal kiroldegitik atera Arrazola herrira. Bertatik Anbotora igo IE-ko ertzetik eta ondoren zeharkaldia egin Astxikiko tontorreraino. Deabruaren zubitik pasa Alluitzera igotzeko. Astxikitik Axpe herrira jaitsi eta gero bidegorria hartuz Arrazolara itzuli. Ibilbidearen iraupena 8 edo 9 ordu ingurukoa izango da eta 1.100m-ko desnibela. Gehienez II+-ko paususak igaro beharko dira. Alturari beldurra ez edukitzea komeni da. Izen emateko info@oargi.org emailera idatzi edo 688698642 telefonoan, izen emateko azken eguna otsailak 11 osteguna izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?