Badatoz Inauteriak 2016!

Tolosako Inauterien egitaraua

Ataria 2016ko urt. 27a, 14:00

Larunbatean Kaldereroek iragarriko dituzte inauteriak, eta Otsailaren 4an jaurtiko dute ofizialki txupinazoa. Dozenaka ekitaldi izango dira sei egunez. Piñata Igandeak emango dio amaiera egitarauari.

Urtarrilak 30, larunbata

10:30 Tolosako Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera, Plaza Zaharretik.
12:00 Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.
12:30 Haur Jaialdia, Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, Leidor Aretoan. Jaialdian bertan, txantxo lehiaketako irabazleen berri emango da.
19:00 Urdina Txiki elkarteak antolatuta, kaldereroen konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.
23:30 Incansables txaranga kalez kale.

Urtarrilak 31, igandea

12:15 Inauterietako kontzertua: Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Banda,
Berdura plazan.

Otsailak 4, Ostegun Gizena

11:30 Udal Txistulari Bandak Inauterietako zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
11:45 Ostegun Gizen Konpartsaren agerpena Plaza Zaharrean.
11:45 Kabi-Alai Elkarteak Gure Kaiolako gazteak 2016ko Inauterizale Kuttun izendatuko ditu. Ondoren, pregoia.
12:00 Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.
12:00 Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera Aroztegieta kaletik.
14:00 Txosnagunean Zahagi Ardoa. Zuk Jana, Txoznak edana.
16:30 Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek alaitua. Ondoren, kalejira.
19:00 Txosnagunean Egurra ta Kitto taldea
19:30 Emakumeon Plazatik Zezen Suzkoa irtengo da. Antolatzailea: Ero Etxe Elkartea.
20:00 Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
22:30 Txosnagunean Sangre de Monos taldearen kontzertua. Ondoren, DJ Jotatxo.

Otsailak 5, Ostiral Mehea

11:30 Ozenki Txistulari taldearen kalejira.
16:30 Zezen Plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
20:30 Ostiral Mehe Eguneko danborrada.
22:00 Txosnagunean kontzertuak: Atila y los Unos eta Little Martin Selektah.
22:30 Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor Aretoan.

Otsailak 6, Zaldunita Bezpera

11:00 Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera, Tolosako Plaza Zaharretik.
11:00 Musika Eskolako ikasle bandaren kalejira.
11:00/17:00 Kabi-Alai Elkarteko txarangaren irteera.
11:30 Udaberri dantza taldeak antolatuta, Dantzari txikien kalejira abiatuko da
Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.
17:00 Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, Haur Danborrada aterako da Geltoki kaletik.
19:00 Tolosako Danborradaren irteera Triangulotik.
22:00 Txosnagunean kontzertua: Bi Bala, Ze Esatek eta Guri 5.
23:30 Iraunkorrak eta Oriako Txaranga kalez kale.

Otsailak 7, Zaldunita

08:00 Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
08:45 Herriko Txistulari Bandak, ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako zortzikoa joko du.
10:00 Txarangen Irteera.
11:00 Plaza Berrian Sokamuturra, Txapel Haundi txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
15:45 Udal Txistulari Bandak Idiarena pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.
16:00 Kalejira Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino.
16:30 Zezenak zezen plazan; Txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19:00 Txosnagunean Kontzertua: Laket.
19:00 Dantzaldia Berdura Plazan, Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangekin.
22:30 Txosnagunean kontzertuak: Zesuma, Auntzape eta DJ Bull.
23.30 Kalean eta Oriako Txaranga kalez kale.

Otsailak 8, Astelenita

09:00 Txarangen irteera.
11:00 Plaza Berrian Sokamuturra, Terete txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
12:00 Lopez Mendizabal plazan, txarangen bilkura, Gure Kaiola eta Berazubi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura Plazan. Ondoren, kalejira Gaztelako Ateraino.
15:30 Elektrotxarangaren emanaldia. Irteera, Nafarroa Etorbidetik.
16:00 Kalejira Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin.
16:30 Zezenak zezen plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19:00 Dantzaldia Berdura Plazan, Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin.
19:00 Txosnagunean Kontzertua: Ingo al deu.
22:00 Txosnagunean Kontzertua: Convenio del Metal eta Bad Sound System.
23:30 Bonberenea eta Incansables Txarangak kalez kale.

Otsailak 9, Asteartita

06:00 Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura Plazan eta Felipe Gorriti plazan. Alborada.
08:00 Elkarteetako txarangak alaituta, Pattar Zezena Zezen Plazan. Ondoren, kalejira.
11:00 Plaza Berrian Sokamuturra Txapel Haundi txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
12:00 Lopez Mendizabal plazan txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
15:45 Herriko txistulari bandak ohiturazko ibilbidea eginez Idiarena pieza joko du.
16:00 Kalejira Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16:30 Zezenak Zezen Plazan. Txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19:00 Dantzaldia Berdura Plazan, Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz Orratz txarangekin.
23:00 Sardinaren Agurra. Kalejira Gure Txokoa Elkartetik abiatuta.
23:30 Jainekin Txaranga eta Incansables Zaharrak Txaranga kalez kale.

Otsailak 14, Piñata Igandea

11:00 Poca-Tripa Txaranga eta Txilaba Elkartearen konpartsa Iurreamendi egoitzara joango dira.
16:30 Zezen Plazan Xexen festa.

Ikusi eskuorria:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!