Pasahitza (zaharra)

"Adiskide paregabea" eleberria Galtzaundiren irakurketa taldean

Ataria 2016ko urtarrilaren 26a

Galtzaundi Euskara elkarteak bultzatuta, bihar elkartuko da Tolosako Irakurle Taldea Kultur Etxean, Yurre Ugartek dinamizatuta. Elena Ferranteren 'Adiskide paregabea' eleberria aztertuko dute.

Yurre Ugartek azaldu duenez, 50. hamarkadako Italiako Napoli hiriko auzo txiro batean kokatzen da idazle italiarraren eleberria. Adiskidetasunaren indarraz eta inguruekiko erlazioez hitz egiten du, auzo txiro horretako bi neska protagonista direlarik. Eleberri forma klasikoa du, kronologikoki kontatua, eta idazle italiarraren inguruko misterio handiaz ere hitz egin digu Ugartek: "Inork ez daki nor den, komunikabideetan-eta ez baita inoiz agertu". Eleberria lauko sorta baten lehen zatia da, eta Fernando Reyk itzuli du euskarara, eta Igelak argitaratu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!