Ken 7-ren emanaldia Kulturzale bonuaren barne izango da

Ataria 2016ko urtarrilaren 26a

Neguko egitarau erdian izana arren, Tolosako Udaletik gogora ekarri nahi izan du udaberriko egitarauan izango den saioetako bat: Ken 7 taldeak Phoenicoperus diskoa aurkeztuko du apirilaren 15ean.

Kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude bai internet bidez (www.kutxasarrerak.net) bai eta Leidorreko leihatilan ere, baina kulturzaleentzat ere izango da leku erreserba. Udaberriko egitarau osoa itxi orduko azalduko du udalak informazio guztia, baina, bitartean, Kulturzale bonua erosteko asmoa duenarentzat (oraindik baldintzak zehaztu gabe daude), jakinarazi du Ken 7 taldearen kontzerturako aukera barne izango dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!