Badatoz Inauteriak 2016!

Kirikiñoren 400 pinguino

Ataria 2016ko urtarrilaren 22a

Kirikiño aisialdi taldea urte hasieran hasi zen entseguekin. Hotzari aurre egiteko, irailean erabaki zuten pinguinoz mozorrotzea.

Adin guztietako kideek osatzen dute taldea. Txikienetatik hasi eta helduetara ateratzen dira, eta guztira 407 pinguino aterako dira Tolosako kaleetan dantza egitera.

Aurten inauteriak goiz direla eta, "arropa asko sartzeko moduko mozorroa" aukeratu dute. Begirale asko daude taldean, eta ederki moldatzen direla adierazi dute adin tarteetan banatuta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!