Badatoz Inauteriak 2016!

460 pertsona bilduko ditu Kazkabarrak Astelenita egunean

Ataria 2016ko urtarrilaren 21a

Laskorain Ikastolako Kazkabarra Aisialdi Taldearekin neska-mutil ugari irtengo dira Astelenita egunean. Mozorroaren gaia baserria izango da.

Barazkiz eta animaliaz mozorrotuko dira: berenjenak, tomateak, azenarioak, piperrak, behiak, oilarrak... "Urtero dilema berdina izaten genuen. Euskal giroko zerbait nahi genuen, eta baserrian oinarritu gara" azaldu dute Mikel Romero eta Nagore Arrospide begiraleek.

Mozorroak, ordea, "errazak" direla azaldu dute. Musikari dagokionez, berriz, euskal musikarekin nahasketa bat egin dute: "Umeak animatzeko dantzagarriak diren kantak bildu ditugu" diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!