Ostegunean jarriko dira salgai zine bonu berriak

Ataria 2016ko urtarrilaren 19a

Urtarrilaren 21etik eta otsailaren 29ra bitarteko zikloa da, eta bonuak ostegunean bertan izango dira Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara.

Guztira 13 film ikusteko aukera izango da bonu berriari esker. Bi saio berezi izango dira. Bata, otsailaren 11n. Zine forumaren saioaren aurretik, ezohiko emanaldia izango da: Asier Altuna zuzendariaren Soroa film laburra proiektatuko da.

Bigarren saio berezia otsailaren 15ean izango da. Pikadero filma eskainiko da, eta tartean eskualdeko Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga daudenez, aurkezpen berezia egingo da Leidor Aretoan.

Hauek dira proiektatuko diren film guztien trailerrak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!