Manifestazioa ibilbidearen erdira iritsi denean, Pedro Tolosa kaletik behera jarraitu ordez, eskuinetara geratzen den etxea okupatu dute gazteek. Gazteon ametsak ezin dira desalojatu zihoen pankarta eta bandera okupa zintzilikatu dituzte balkoietatik.
Hor amaitu da manifestazioa. Gazteetako batzuk, 30 inguru, eraikinaren atarian eseri dira, eta giza-harresi bat osatu dute.
Denbora luzez zain izan dira, Ertzaintzaren begiradapean. Segurtasun Sailak adierazi duenez, hainbat unitate mugikor gehiago bidali dituzte bertara. 19:00ak aldera, sarreran eserita zeuden gazteak banan-banan ateratzeari ekin dio poliziak, indarrez. Guztiak identifikatu dituzte, eta ez dute inor atxilotu.
BIDEOA: Arratsaldeko gertakarien laburpena
Eraikina, eskumen publikokoa
Garai batean Luminia enpresako nagusien bizilekua zen. Ondoren, eskumen publikokoa izatera pasa zen. Denbora tarte batez Gipuzkoako Foru Aldundiak bulegoak izan zituen bertan. Egun, berriz, jabetza Tolosako Udalarena da.