Ezpala Gaztetxea

Beste eraikin bat okupatu du Tolosako Gazte Asanbladak

Ataria 2016ko urtarrilaren 16a

200 lagun inguru bildu dira Tolosako Gazte Asanbladak deituta Ezpala Gaztetxearen aldeko manifestazioan. Protestaren erdian okupatu dute eraikina gazteek.

Manifestazioa ibilbidearen erdira iritsi denean, Pedro Tolosa kaletik behera jarraitu ordez, eskuinetara geratzen den etxea okupatu dute gazteek. Gazteon ametsak ezin dira desalojatu zihoen pankarta eta bandera okupa zintzilikatu dituzte balkoietatik.

Hor amaitu da manifestazioa. Gazteetako batzuk, 30 inguru, eraikinaren atarian eseri dira, eta giza-harresi bat osatu dute.

Denbora luzez zain izan dira, Ertzaintzaren begiradapean. Segurtasun Sailak adierazi duenez, hainbat unitate mugikor gehiago bidali dituzte bertara. 19:00ak aldera, sarreran eserita zeuden gazteak banan-banan ateratzeari ekin dio poliziak, indarrez. Guztiak identifikatu dituzte, eta ez dute inor atxilotu.

BIDEOA: Arratsaldeko gertakarien laburpena

Eraikina, eskumen publikokoa

Garai batean Luminia enpresako nagusien bizilekua zen. Ondoren, eskumen publikokoa izatera pasa zen. Denbora tarte batez Gipuzkoako Foru Aldundiak bulegoak izan zituen bertan. Egun, berriz, jabetza Tolosako Udalarena da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!