Badatoz Inauteriak 2016!

Atseden hartzeko tarterik gabe

Ataria 2016ko urtarrilaren 19a

Atsedena Aisialdi Taldeak Lehoi Erregea filma hautatu du aurtengo inauterietan mozorrotzeko gai modura.

Zebrak, jirafak, lehoiak... Lehoi Erregea film klasikoko pertsonaia guztiak Tolosako inauterietan izango dira aurten, Atsedena aisialdi taldearen eskutik. Eguraldi txarrerako prest dauden mozorroak direla dio Marta Garcia begiraleak: "Ongi babestuta izango gara".

Doinu afrikarrez lagunduta, abenduaren 26an hasi zituzten entseguak, eta ordutik ez dute atsedena hartzeko betarik izan. "Aurtengo inauteriak gainean dauzkagu eta goiz hasi ginen, bestela ez du denborarik ematen".

160 pertsona izango dira Atsedenarekin Astelenita egunean. Aurtengo helburuetako bat, gainera, gurasoen parte-hartzea sustatzea izan da. "Lehen ateratzen ziren, eta pixkanaka ari gara lortzen, gero eta gehiago dira".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!