Badatoz Inauteriak 2016!

San Bernardo, entseguetan murgilduta

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urtarrilaren 18a

Urte berriarekin batera hasi zituen entseguak San Bernardo Aisialdi taldeak. Irlandarrez mozorrotuko dira aurtengo inauterietan.

Adin ezberdinetako 50 pertsona bilduko dira San Bernardorekin, Astelenita egunean, eta talde txikia izanik, guztiek talde bakarrean egingo dute dantza. Esperientzia errepikatuko duen jende ugari izango dute taldean, baita lehen aldiz irtengo direnak ere.

Buruari buelta asko eman eta gero, Leprechaun iratxo irlandarra aukeratu dute aurtengo mozorro gisa. "Mozorro sinplea da. Lau koloretakoak aukeratu ditugu".

Eguraldi txarra mozorroa aukeratzeko irizpide izan ote duten galdetuta, honakoa erantzun du Julen Irazusta begiraleak: "Merkea eta erosoa izatea bilatu dugu. Euria egiten badu, arropa asko jantziz moldatuko gara".

Urte hasieran hasi ziren prestaketa lanetan, eta Irazustaren ustez, denboraz ondo doaz: "Bost entsegu egiteko asmoa dugu, eta bukaeran estutuko dugu. Gero ikusi beharko da, baina ondo goaz".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!