Badatoz Inauteriak 2016!

Ttenttek Aisialdi taldea, berritzaile

Ataria 2016ko urtarrilaren 20a

2016ko inauterietarako mozorro gisa Adams familia aukeratu du Ttenttek aisialdi taldeak. Astelenita iristeko gogoz dira.

Noe Lopez begiraleak azaldu duenez, aurten gutxiago izan arren, zenbaki polita osatu dute: "90-100 pertsona artean bilduko gara, guraso, ume eta gainerako gazteen artean" dio.

Adams familiako sei pertsonaiez mozorrotuko dira. "Berritzea gustatzen zaigu, mozorrorik ez errepikatzea. Guk uste dugula ez da inoiz aisialdi talderik mozorrotu, eta horregatik hautatu dugu", azaldu du Lopezek.

Gabonetan hasi ziren entseguak egiten, eta martxa ona daramate: "Dantza ez da zaila, eta giro ona dagoenez, segituan ikasten dute".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!