Badatoz Inauteriak 2016!

Urtarrilaren 25ean hasiko dira zezen plazarako sarrerak saltzen

Ataria 2016ko urtarrilaren 14a

Sarrerak hiru modutara salduko dituzte: internetez, Leidorreko leihatilan, eta zezen plazako leihatilan egunean bertan.

  1. Sarreren %60a internet bidez (www.bibe.me) urtarrilaren 25eko 10:00etatik aurrera sarrerak agortu arte.

  2. Sarreren %35a Leidorreko leihatilan (6 postu) otsailaren 1etik 3ra 16:00etatik 20:00etara edo sarrerak agortu arte.

  3. Sarreren %5a zezen plazako leihatilan 15:00etatik aurrera ikuskizun egunean:

  • Ostegun Gizena – 2016/02/04
  • Zaldunita – 2016/02/07
  • Astelenita – 2016/02/08
  • Asteartita – 2016/02/09

Prezioak honako hauek izango dira:

Lekua

Internet

Leihatilan

TENDIDOA

2,18 €

2,00 €

HARMAILA

2,18 €

2,00 €

PALKOA (2,5 €/pertsonako)

 

30,00 €

  • Tendidoko eta Harmailako sarrerak ateka sailkatuta egongo dira

  • Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak aldiro gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu.

  • Erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere.

  • Astelenitako harmailako sarrerak, harmaila osoa aisialdi taldeentzat izango denez, ez dira salgai jarriko.

PALKOETARAKO ZOZKETA

Palkoetarako zozketa publikoa izango da urtarrilaren 29an Kultur Etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Izen-emateak Kultur Etxeko bulegoan egingo dira, urtarrilaren 25etik 28ra, biak barne, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da 12 lagunez osatutako zerrenda betetzea ondorengo datuekin: izena eta 2 abizenak eta NAN zenbakia. Bete beharreko orria sarean ere egongo da: www.tolosa.eus/inauteriak

Zerrenda ezberdinetan izen bera azalduz gero, zerrenda guzti horiek zozketatik kanpo geratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!