Neguan ere bada zer ikusi eta zer ikasi Tolosan

Maier Ugartemendia 2016ko urt. 12a, 11:00

Café Quijanoren kontzerturako sarrerak Leidorren eskura daitezke.

Tolosako neguko egitarauaren barruan, Café Quijano taldea ariko da Leidorren, ostiralean

Tolosako neguko programazioa osatu dute, eta egitaraua osoa bildu du Tolosako Udalak. Tartean inauteriak ere izango dira, eta hortaz, kultur arloari lotutako hainbat kontu inauterietan edo inauteriei loturik izango dira hiruhileko honetan.

Izan ere, hiruhileko honetan ere eskuragarri dago kulturzale txartela. Kultur etxean daude eskuragai, 60 euroren truke. Baina, gainera, aurten, Gipuzkoa Kultura Bonua erosiz gero, Kulturzale Txartelaren zati bat ordain daiteke, eta gainera Zatoz Antzokira ekimenean parte hartu. Hau da, Gipuzkoa Kultura Bonuak 25 euro balio du eta kulturzale txartelak 60, baina biak 45 euroan eskura daitezke. Zatoz Antzokira ekimenaren bitartez, berriz, hiru ikuskizunetara joanez gero, laugarrenera doan joan daiteke.

Quijano anaiak, Leidorren

Kultur egitarauari hasiera eman badiote ere, ostiralean bertan izango da hurrengo hitzordua, Café Quijano talde espainiarrak, bere azken lana aurkeztuko baitu Leidor aretoan: Orígenes: El Bolero.

2012an kaleratu zuen izen bereko diskoa hiru anaiek osatzen duten taldeak, eta geroz, bigarren eta hirugarren bolumenak ere argitaratu dituzte. Izenak dioen moduan boleroak eskainiko ditu Leongo taldeak zuzeneko emanaldi honetan. Sarrerak Leidorren bertan eskura daitezke.

Kulturzale txartelak barnebiltzen duen egitaraua:

URTARRILAK 15, OSTIRALA
20:30. Café Quijano, Orígenes: El Bolero diskoa aurkeztuko du, Leidor aretoan.

URTARRILAK 22, OSTIRALA
20:00. Joxean Orbegozoren Grandes éxitos ikuskizuna, Topic zentroan.

URTARRILAK 29, OSTIRALA
20:30. Txalo produkzioen eskutik Heroiak antzezlana, Leidorren.

OTSAILAK 19, OSTIRALA
20:30. Iron Skulls CO. Hip-hop-a, akobraziak eta dantza biltzen dituen ikuskizuna, Leidor aretoan.

OTSAILAK 26, OSTIRALA
20:30. El Florido Pensil ‘Neskak’ antzezlana, Leidorren.

MARTXOAK 4, OSTIRALA
20:30. Monolokos, emakumeen bakarrizketak, Topic-en.

MARTXOAK 11, OSTIRALA
20:30. Tributo a dire straits ikuskizuna, Brothers in Band taldearen eskutik, Leidorren.

MARTXOAK 18, OSTIRALA
20:30. Etxekoak antzezlana, Huts Teatroaren eskutik, Leidorren.

 

EGITARAUA OSORIK:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!