Bonberenea Irratia, berriro ere martxan

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 29a

Gaur amaitu dira Bonberenearen 18. urteurreneko ospakizunak. Urteak isilik eman ondoren, irratia berriro martxan jartzeko antolatutako maratoia izan da azken ekitaldia.

Martin Arakama, Bertol Murua eta Urki Kolinasen gidaritzapean, arratsalde osoko irrati maratoia egiten ari dira. Bonberenea okupatu zuten kideak, Txarangako partaideak, eta etxearen egunerokoan lan ezberdinak dituzten pertsonak pasa dira mikrofono aurretik.

Saio berezi horretan bertan, Patxi Muñoak bi berri eman ditu: alde batetik, datorren urte honetan, Bonberenea Suffle bildumaren bigarren edizio bat argitaratuko dute, azken hamarkadan taula gainetik pasatako irudi onenak bilduz; bestalde, 2017. urterako Bonberenea Sutan jaialdia berriro antolatuko dela azaldu du, Bonberenearen etorkizuna "kolokan baitago oraindik".

Aurrerantzean, Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratutako musika eta beste hainbat talderen doinuak entzuteko aukera izango da online, Bonberenearen web orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!