Bihar zabalduko dute Bidebieta auzoko aparkalekua

Ataria 2015ko abe. 23a, 17:10

Bidebideta auzoa biziberritzeko lehen fasea gauzatu da jada: aparkalekua amaituta dago, eta bihar zabalduko da.

Aparkalekuak 113 autorentzako lekua izango du, eta lehen hiru hilabeteetan froga epealdian egongo da, funtzionamendua zelakoa den aztertuko da, alegia.

Izan ere, Bidebieta auzoko aparkalekuak ordenatu egingo dira, aparkaleku egokiak dauden lekuak soilik utziz. Igaralde kaleko aparkalekuek orain arte bezala jarraituko dute. Froga denboraldi hori bukatu ondoren erabakiko da funtzionamenduari dagokionean neurririk hartu behar ote den hala ez, eta hartu behar izanez gero, zein neurri hartu behar diren.

Autoentzako guneari dagokionez, sarrera eta irteera Eskolapioetara igotzeko aldapan dago. Aparkalekura behin sartuta, autoak alde banatan aparkatu beharko dira, baterian, eta bi norantzako bidea izango du. Horrez gain, aparkalekuko sarreran bizikletentzako beste aparkaleku bat ere eraiki da, N-1eko zubiaren azpian.

Aurrekontuari dagokionean, udalak azaldu duenez, "prezioa adjudikaziotik behera egotea espero da, 700.000 euro inguruan".

Bidebieta auzoko proiektua, zabalagoa

Aparkalekuarena, lehen urratsa besterik ez da, izan ere, datorren urtearen hasieran udalaren asmoa da auzoko irisgarritasun baldintzak hobetzea, urbanizazioa eraberritu eta Igaralde kalea zabalduz. Modu horretara autobusek eta gainerako ibilgailuek dituzten zailtasunak konpondu nahi dira. Ondoren, Bizkai Kaleko eta Izaskun Auzoko irisgarritasuna aztertuko dute bizilagunekin batera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!