Bere esku dago orain

M.Iraola 2015ko abe. 21a, 12:01

Uharteren beste porrot bati esker, lehen postua berreskuratu du Tolosa Eskubaloiak; bere esku du orain igoera

Sari bikoitzeko garaipena asteburukoa Tolosa Eskubaloiarentzat. Alde batetik, Erromoren aurka 20-28 irabazi zuen talde urdinak; eta bestetik, Uharteren porrota baliatuta, lider dira berriro ere Alex Noguesen mutilak.

Neurketa hasieratik bukaerara menperatu zuen Tolosak. Bizkaitarrek erasoko jokaldi luzeak egin zituzten, partida moteldu nahian, baina ez zen aski izan tolosarrak gelditzeko. Atsedenaldirako 9-13koa zegoen markagailuan. Bigarrenean ere gidoi bera izan zuen norgehiagokak, eta tartea bikoiztu zuen amaierarako: 20-28.

Albiste onak kontatzen hasita, aipamena egin behar Julen Garciari; atezain gazteak debuta egin zuen lehen taldearekin.

Gabonetako geldialdiaren ondoren, urtarrilaren 9an Beti Onak taldearen aurka jokatuko du Tolosak. Orain bere esku dago igoera, orain aukera baliatu behar.

Azken unean, porrota

Bigarren taldeak 27-30 galdu zuen Urdanetaren aurka. Neurketa parekatua izan zen, eta bukaeran erabaki zen. Atsedenaldira 12-13koarekin iritsi ziren, eta 50. minutura arte tarte minimo hori mantentzen zen markagailuan. Azken minutuetan, ordea, kanpoko taldeak hiru goleko errenta lortu zuen eta horri eutsi zion bukaerara arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!