...eta urte berri on!

M.Iraola 2015ko abe. 21a, 11:57

Tolosak 1-0 irabazi du Zarautzen aurka, eta aurkarien porrotei esker tarte handia zabaldu du sailkapen nagusian.

Tolosak joko bikaina egin, aukera ugari sortu, eta partidak erraz irabaztera ohitu ditu zaleak aurten. Ezin, ordea, beti horrela egin. Jokoa guztiz ona ez denean, aukerak ere horrenbeste ez direnean, irabazten jarraitzea garrantzitsua izaten da.

Bada, asteburuan, hiruko erregela horren pareko garaipena eskuratu zuen talde urdinak Berazubin. Neurketa zaila eta trabatua izan zen. "Zarautz talde gogorra da, fisikoa, eta jende ona dute. Ez digute gure jokoa egiten utzi, baina ondo egin dugu lan" zihoen Lillok neurketa amaieran. 

Lehen 20 minutuetarako aurrea hartua zuen Tolosak, Fuentesi esker. Ez zen markagailua gehiago mugitu, bi taldeek horretarako aukerak izan bazituzten ere.

Sufrituta, baina hiru puntuak Tolosan geratu ziren. Urrezko hiru puntu, gainera, aurkari zuzenek, Anaitasunak, Mutrikuk eta Hernanik, galdu egin zutela kontutan hartuta. Alde handia zabaldu du Tolosak sailkapenean. Anaitasunari bost puntuko aldea ateratzen dio, eta Mutriku eta Ostadar bederatzira daude.

Aldageletan, Gabonetako gozoak janez ospatu zuten garaipena jokalari eta entrenatzaileek. Urte berriak ere bide beretik jarrai dezala.

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    TOLOSA C.F. 35   15   11   2   2   0   37   15  
2    ANAITASUNA C.D. 30   15   9   3   3   0   30   14  
3    MUTRIKU F.T. 26   15   8   2   5   0   23   22  
4    OSTADAR S.K.T. 26   15   8   2   5   0   24   25  
5    HONDARRIBIA F.E 25   15   7   4   4   0   27   18  
6    TOURING C.D. 25   15   8   1   6   0   18   14  
7    HERNANI C.D. 25   15   7   4   4   0   21   18  
8    REAL UNION CLUB SAD 24   15   7   3   5   0   25   16  
9    ZARAUTZ K.E. 22   15   6   4   5   0   21   15  
10    ALOÑA MENDI KE 21   15   5   6   4   0   17   18  
11    ELGOIBAR C.D. 19   15   6   1   8   0   17   25  
12    EUSKALDUNA S.D. 18   15   5   3   7   0   16   32  
13    MARTUTENE K.E. 16   15   4   4   7   0   16   18  
14    BETI GAZTE K.J.K.E. 16   15   4   4   7   0   21   26  
15    OIARTZUN K.E. 15   15   5   0   10   0   14   19  
16    ORDIZIA K.E. 14   15   3   5   7   0   20   25  
17    ORIOKO F.T. 12   15   3   3   9   0   12   22  
18    GETARIAKO KETA F.T. 10   15   3   1   11   0   15   32  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!