2015/12/23 20:15

Gabonetako kontzertua - Serenity

Gabonetako kontzertua - Serenity
Santa Klara komentua, Tolosa

Urteroko zita honetarako Hodeiertz abesbatzak, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, errepertorio anitza eskainiko du, eta lagun izango ditu oraingo honetan hainbat bakarlari, pianoa eta biolina. Antzinako musikatik hasita, gabon-kanta tradizionalak eta obra garaikideak izango dira entzungai. Bakarlaria Jon Etxabe tenore Tolosarra izango da eta urtero bezala kontzertuari emango dizkion ukitu hunkigarrietaz gozatzeko aukera eskainiko digu. Pianoan Adrian Salinero Leioatar gaztea izango da lagun obra desberdinetan. Ola Gejlo musikagile norvegiarren Serenity – O magnum mysterium obrarekin emango zaio amaiera kontzertuari. Zortzi ahots gehi cello edo biolinerako idatzitako obra da hau, O Mangnum Mysterium-aren testua jarraituz. Esaldi luzeen bitartez espazioan sonoritate bereziak sortzen dira, entzulearen gozamenerako. Xabi Zeberio musikari Tolosarra izango da biolin-jolea.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!