Kulturtruk: artea trukearen bidez edonorena gerturatuz

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 18a

Kulturtruk 3 1450380230339
Kulturtruk 10 1450380233343
Kulturtruk 9 1450380232995
Kulturtruk 2 1450380229973
Kulturtruk 1 1450380229305
Kulturtruk 6 1450380231570
Kulturtruk 7 1450380231969
Kulturtruk 8 1450380232357
Kulturtruk 4 1450380230745
Kulturtruk 5 1450380231165
Kulturtruk 11 1450380233706
Kulturtruk 12 1450380234062
Kulturtruk 13 1450380234450
Kulturtruk 14 1450380235123
Kulturtruk 15 1450380235750
Kulturtruk 16 1450380236121
Kulturtruk 17 1450380236815
Kulturtruk 18 1450380237501
Kulturtruk 19 1450380237919

Kulturtruk ekimena jarri dute martxan hainbat artistak; ekimen honen bitartez trukea proposatzen da artistaren eta artelana eskuratzen duen pertsonaren artean. Ekimena martxan jartzeko artelanekin erakusketa bat zabaldu dute Aranburu Jauregian eta gaur izango da inuagurazio ekitaldia

Denok daukagu zerbait eskaintzeko. Edo hori esan zuten behintzat atzo Ana Sanzek, Alberto Letamendik,  Arantxa Orbegozo 'Txitxi'-k eta Miren Gonzalez Goikoetxeak Kulturtruk dinamika aurkeztu zutenean. Baina, zer da Kulturtruk? Artistaren eta artelana eskuratzen duen pertsonaren artean trukea egitea da, baina dirurik erabili gabeko trukea.

Proiektuari hasiera gaur, 19:00etan, Aranburu Jauregian egingo den inaugurazioarekin emango diote. Bertara pintxoak eramaten dituztenei, gainera, bale bat emango diote artistek eta euretako bakoitzaren lan bat jarriko da gero zozketatzeko. Urtarrilaren 28ra bitarte egongo da zabalik erakusketa, eta bertan trukeak egiteko aukera izango da, baina ez da hor amaituko egitasmoa; www.kulturtruk.com helbidean jarraitu ahal izango da trukeak egiten.

Miren Gonzalez Goikoetxeak azaldu zituen egitasmoaren nondik norakoak. Kulturtruk "trukeak egiteko toki bat" dela azaldu zuen, eta bertan "artelanak eta artelan zerbitzuak beste objektu edo zerbitzu batzuengatik" aldatzen direla. Hau da, norbaiti artista horien lana interesatzen bazaio truke bat proposatzea da helburua.

Urtarrilaren 28ra bitarte erakusketan lau artista horien lanak ikusgai egongo dira, eta norberak bere esparruan aporta dezakeena eskainiko du. Letamendiren margoak eta eskulturak, Orbegozok 'Txitxik' erretratuak enkarguz egiteko aukera eskaintzen du, Iturraldek argazkiak eta argazkilari zerbitzuak, Gonzalezek bere margoak. Horrez gain, beste hamabi artista gonbidaturen lanak ere ikusi ahal izango dira: Iñigo Altolagirre, Iñigo Aristegi, Judas Arrieta, Idoia Elosegi, Nerea Lopez Lanceta, Arantza Munita, Dolo Navas, Ainara Oscoz, Iñigo Royo, Ramon Ruiz Cabestany, Oihana Ugarte, Iker Valle eta Zumeta.

Interesa dutenek, nola egin trukea? Erakusketaren sarreran dauden panel batzuetan azaltzen dute nola egin daitekeen, baina artelan bakoitzak zenbaki bat izango du alboan. Bestalde, formulario bat ere egongo da trukea egin nahi duenak bere datuekin betetzeko eta zenbakia gehitzeko, horiek kutxa batean sartuko dira. Gonzalezek azaldu duenez artistak trukean "interesa" badu, eurak jarriko dira harremanetan formularioa bete duen pertsonarekin. Hortik aurrera, berriz, trukean parte hartuko duten pertsonen artean adostuko dute zer eta nola egin: "Baldintzak zehaztuko dira eta dokumentu baten bidez itxiko da trukea".

Artea jendeari gerturatzeko

Aurkezpenean azaldu zutenez, "guztiek" egin izan dituzte lehenago ere trukeak, eta orain lehen aldiz guztiek bat eginda ekimen osoago bat martxan jartzea Ana Sanzen ideia izan zen. Espazio honen helburua, trukeak egiteko lana "erraztea" izan da Sanzen esanetan: "Jende askori kosta egiten zaio eskaintza bat egitea", baina euren esanetan "denok daukagu zerbait eskaintzeko". Eta ideiarik ez duenarentzat baliagarriak izan daitezke Aranburu Jauregiaren erakusketa sarreran jarri diren zenbait adibide: urte guztirako frutak eta barazkiak, olioa, igeltseritza, instalazio elektrikoa, garraioa, klase partikularrak, altzariak, dekorazio proiektuak...

Bide batez, dirua medio ez dagoen "erlazio mota bat" bultzatzea, ideia "polita" izan zitekeela pentsatu zuten eta harreman "bide berriak" sortzeko aukera izan zitekeela.

Gainera, guztiek uste dute artelana "ikusleari gerturatzeko" ekimen aproposa izan daitekeela honakoa, eta horrela "askoz ere jende gehiagorengana" heltzeko aukera dutela. Eta hori bideratzeko, lekuak ere horretan lagun dezakeela uste dute: "Artea saltzeko mugitzen den lekutik ateratzen du". Jende "asko" galerietara ez dela gerturatzen uste dute, eta "artelan bat izateko" beste jende batengana heltzeko aukera ematen duela.

Artistak gehituz

Aipatu bezala, kulturtruk.com web orria martxan dago jada, eta bertan jarraituko dute egitasmoarekin. Bertan ez dute lau artistek bakarrik parte hartuko; gonbidatutako artistei ere lekua emango zaie eta datozen bi urteetan "deialdia" egingo dute interesa izan dezaketen artistek bertan parte hartzeko eskaera egiteko, eta "kanpoko" epaimahai batek erabakiko luke zeintzuk parte hartuko luketen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!