Astelehenean jarriko da martxan kale garbiketako ordenantza berria

Ataria 2015eko abenduaren 17a

Tolosako kale garbiketaren barruan aldaketak emango dira astelehen honetatik aurrera.

Tolosako Udalaren kale garbiketako ordenantza astelehenetik aurrera jarriko da indarrean. "Informazio eta publizitate jokabide egokiak, era txukun eta jasangarrian garatzea" da udalaren helburua.

Hori dela eta, kartelak publizitate paneletan edo udal eraikinetako iragarki-tauletan jarri beharko dira. Kendu egingo dira eremu horretatik kanpo dauden iragarkiak.

Publizitate euskarri bakoitzean kartel bat besterik ezin izango da jarri, eta errespetatu egin beharko dira lehendik jarritakoak, baldin eta indarrean badaude. Publizitateak ez du azaleraren ehuneko hogei baino gehiago hartu behar. Udaleko bandoarentzako, berriz, gune berezi bat izango da panel horietan.

Halaber, horma publiko nahiz pribatuetan jarritako kartelen garbiketa eta kontrola gauzatuko dela jakinarazi du udalak ohar bidez, herritarren ahalegina eskatzearekin batera.

Patxi Amantegi zinegotziak "ezinbestekotzat" jo du kartelentzat leku aproposa bilatzea: "Tolosa bezalako herri dinamiko batek ezin besteko ditu antolatzen diren ekintzen berri ematea, baina kaleak kartelez josita agertzen dira eta leku apropos bat behar dute".

Jendearen artean erantzun "ona" izango duela uste du, eta errespetatzeko deia luzatu du, baita udalari ere: "Kontutan izan behar dugu udala dela kartel gehien jartzen dituen erakundea, beraz guztiok dugu zeregina".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!