Adak 200 urte lehiaketa, tolosar batentzat

Ataria 2015eko abenduaren 17a

Emakume ezagunen datuen bilgune den webgune bat sortu du Nora Cecile Roles Zaballos tolosarrak.

Pasa den astelehenean Ada Lovelaceren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatu zuten EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak eta Informatika Fakultateak.

Lehenik eta behin Ada, nombrar y recordar a una científica izeneko hitzaldia eskaini zuen Remedios Zabrak. Ondoren programatzaile ezagunaren izen bera daraman lehiaketa bat antolatu zuten, Emakumeak eta Teknologia gaitzat hartuta.

Tolosako Orixe Institutuko ikaslea den Nora Cécile Rosel Zaballosek irabazi zuen saria. Hainbat emakume ezagunen datuak biltzen dituen webgune bat sortu zuen Norak.

Horrez gain, urtarrilaren 31ra arte, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan erakusketa bat zabaldu du EHUk Emakumeak eta Teknologia izenpean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!