2015/12/21 19:30
Bi talde desberdin dira: LH 3-4. mailako 21 ikasle batean eta LH 5-6 eta DBHko 29 ikasle bestean. Txikiek Akai Hana abesti japoniarra, I like the flowers, Ku ku ué eta Oilarrak kanta kantari gabonetako abestia eskainiko dituzte. Haundiek berriz, Dudabda, Mendian gora, Vois sur ton chemin (Los chicos del coro), Ilargia (Ken7), Someone like you eta Gabon gaua kantak eskainiko dituzte. Ondoren, bi abesbatzak elkarrekin Urrundik abestia interpretatuko dute. Pianoan Ana Iparragirre izango da, perkusioan Mattin Zeberio eta zuzendari lanetan Naiara Mintegia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?