Ikusmina sortu du Energiaren Azokak

Ataria 2015eko abenduaren 12a

Azokatik igaro direnek bertan erakutsi diren gailu ezberdinek nola funtzionatzen duten galdetu dute, eta interesa erakutsi dute poltsikoari begira zein onura izan ditzaketen.

Hainbat informazio jasotzeko aukera izan dute Energiaren Azokan: Toyota auto hibridoaren funtzionamendua, Arsuaga dendak utzitako bizikleta elektrikoa, kondentsaziozko galdara, faktura elektrikoaren irakurketa nola egiten den, hainbat energia berriztagarri...

Tolosaldea Garatzenek eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak elkarrekin antolatu dute Energiaren Azoka. Azken honetako Mantentze alorreko irakaslea da Oskar Sotok, eta berak azaldu duenez, azokaren bitartez "energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa lortzeko gailuak herritarrei gerturatu nahi izan da". Jende asko igaro dela azaldu du Sotok, eta interesa piztu dutela bertan erakutsi diren gailu guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!