A20 Hauteskundeak

Irribarrearen bidezko aldaketa aldarrikatu du Podemos-Ahal Duguk

Ataria 2015eko abenduaren 12a

Podemos-Ahal Duguko kideak, Tolosako Trianguloa plazan.

Podemos -Ahal Duguk informazio mahaia jarri du Trianguloa plazan, abenduaren 20an beraien aldeko botoa eskatzeko. "Oso pozik" agertu dira bertako kideak: "Jendeak ulertzen du beharrezko aldaketa bat dagoela".

Iñigo Cabieces Podemos-Ahal Dugu alderdiko kideak azaldu duenez, "Tolosako Podemoseko Zirkuluaz oso harro gaude, astero ekintzak antolatzen ari garelako kalean". Jendeak aldaketaren beharra ikusten duela nabarmendu du: "Eta ez aldaketa negatiboa, irribarrearen bidezko aldaketa bat baizik".

Trianguloan jarritako mahaiaren bidez, "jendeari programaren alor ezberdinak" azaldu dizkietala dio Cabiecesek, "ez bakarrik aldaketarengatik bozkatzeko, baita aldaketa zergatik datorren eta zein norabideetan doan jakiteko". Esaterako, Cabiecesek azaldu du ezin dela ulertu "Espainian nolatan ez diren enegia berriztagarriak bultzatzen". Bestalde, autodeterminazioaren gaia oso garrantzitsua dela azaldu du: "Euskaldun heldu bezala eskubidea dugu gure etorkizuna erabakitzeko. Eskubide hori badugula onartu behar dute beste lekuetatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!