Extremadura, gertuago

Ataria 2015eko abenduaren 12a

Urtean behin, Eguberriak baino lehen, La Jara elkartekoek postu bat jartzen dute Extremadurako produktuekin. Jende ugari elkartu da bertan.

Arianne Martinez La Jara elkarteko kideak azaldu duenez, produktu sorta zabala saltzen dute: "Gozoak eta era askotako pintxoak prestatzen ditugu, eta gero hainbat produktu saltzen ditugu ere: txorizoa, urdaiazpikoa, gazta, eztia... Produktu guztiak Extremadurakoak dira". Gozoak atzo prestatu zituzten elkartean. Urtero bezala, jende asko joan dela postura esan du Martinezek: "Jendeari asko gustatzen zaizkie horrelako produktuak".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!