I. Irristaka Indoor Saria, etzi

A. Imaz 2015eko abenduaren 10a

Irristaka taldeak antolatu du lasterketa Usabalen, 10:00etan

Irristaka Taldeak lasterketa antolatu du igandean, Tolosako Usabal kiroldegiaren barruan. Kantxa lau konorekin egokituko dute, zirkuitu azkar eta labur bat osatuz. 10:00etan hasiko da lasterketa, eta bi mailatan parte hartuko dute irristalariek. 7-12 urte bitarteko 26 gaztetxo ariko dira lehian, eta 15 urtetik gorako 46. Parte hartzaileak Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Bizkaia, Errioxa eta Asturiastik etorriko dira.

Indoor izenak irristakako modalitate bati egiten dio erreferentzia. Abiaduraren barruan kokatzen da, iraupenean baino gehiago, eta pista estalian izaten dira indoor lasterketak, luzera laburrean. Normalean egurrezko zoruaren gainean izaten dira lehia hauek. Irristakak antolatu duen lehen edizioan horrela izango da.

Lehiaketa, aldiz, kanporaketen bidez izango da. Adibidez, lasterketak launaka egingo dituzte. Lehen bi sailkatuek aurrera egingo dute, eta besteak kanporatuak izango dira. Horrela, urratsez urrats irristalari azkarrenak finalera iritsiko dira.

Azkenik, Irristaka Taldekoek herritarrak Usabalera gonbidatu dituzte igandean, proba ikusgarri hau gertutik jarraitzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!