Lekerika handi baten aurrean amore eman behar izan du Izagirrek

Asier Imaz 2015eko abenduaren 8a

 4 1449607001682
 14 1449607005254
 15 1449607005617
 16 1449607005974
 17 1449607006330
 18 1449607006679
 19 1449607007034
 20 1449607007419
 21 1449607007792
 22 1449607008151
 23 1449607008511
 24 1449607008871
 25 1449607009232
 26 1449607009594
 27 1449607009962
 28 1449607010336
 29 1449607010694
 30 1449607011054
 31 1449607011428
 32 1449607011780
 34 1449607012620
 35 1449607013404
 39 1449607014852
 43 1449607016342
 48 1449607018167
 50 1449607018908
 51 1449607019341
 52 1449607019743
 53 1449607020161
 54 1449607020554
 55 1449607020962
 56 1449607021338
 57 1449607021715
 58 1449607022088
 59 1449607022462
 60 1449607022830
 61 1449607023192
 62 1449607023557
 63 1449607023925
 64 1449607024294
 65 1449607024669

Arkaitz Izagirre tolosarrak iazkoa errepikatu nahi zuen, baina ezinezkoa izan zen. Lekerika gernikarrak partida bikaina jokatu baitzuen atzo, II. Elolaren Oroimenezkoaren finalean.

Lehen set-ean, munduko txapeldunek ihes egin zien urdinei, eta ohartzerako 15 tantora iritsi ziren.

Bigarrengoan Antxon-Izagirrek argi zuten akats bera ezin zutela egin. Eta lortu zuten. Markagailuan parean joan ziren une oro, 14na jarriz. Azken tantoa, ordea, berriro Barandika-Lekerikaren aldera joan zen, bigarren set-a, partida eta txapela lortuz. Final ikusgarria jokatu zuten lau pilotariek Tolosako Beotibarren, 300 ikusle ingururen aurrean. Lekerika atzelariaren erakustaldia, berriz, azpimarratzekoa.


Hirugarren postua Landa-Ekhirentzat izan zen, eta laugarrena, Aimar-Andonegirentzat.

Erreakzioak

Arkaitz Izagirre, txapeldun ordea

«Aurkariek asko jokatzen zuten. Nabari zen betidanik elkarrekin ibili direla; txikitatik Gernikako eskolan. Antxon eta biok nahiko ondo moldatu gara txapelketan zehar, eta gustura nago».

 
«Lehen set-ean nahiko gaizki ibili gara, eta alde egin digute. Konturatzerako beraientzat izan da. Bigarrena gogorragoa izan da, eta 14na berdintzea lortu dugu. Azken tantoan, ordea, ezin izan dugu».


«Maila altuko txapelketa izan da, eta gustura egoteko modukoa da hori».


«Lanean nabil eta entrenatzeko ez dut denbora asko izaten. Etxean jokatzen duzunean beti egoten zara gustura, eta gehiago harmailak horrela ikusita».


Andoni Lertxundi, Beotibar Zesta Punta Elkartea

«Oso pozik gaude. Emozioz beteriko eguna izan da, eta jende asko etorri da».

«Urtero antolatu nahiko genuke Elolaren oroimenezkoa; jendea zesta punta ikustera frontoira ekartzen jarraitzeko».

«Kirol maila oso altua izan da. Iaz lesioengatik etorri izan ezin zutenak hemen izan dira aurten».

«3. eta 4. posturako partida eta finala oso politak izan dira. Maila bikaina erakutsi dute. Pilotari horietatik hiru abenduan Ameriketako Estatu Batuetara doaz zesta puntan jokatzera».

«Lekerika oso gaztea den arren, 21 urte, oso maila altuko pilotaria da. Antxon eta Arkaitz ere oso ondo ibili dira».


Patxi Jauregi, Euskal Herriko Pilota Federazioa

«Giro oso ona egon da eta pilotariek duten maila erakutsi dute, oso partida erakargarriak jokatuz. Espero dugu aurrerantzean ere horrela jarraitzea».

«Zesta puntak gure izaera eta gure sustraiak munduan zehar zabaldu ditu urte askoan zehar».

«Gernikako forotik hona bi urte pasa dira. Zesta puntaren egoera aztertzeko eta ondorio batera iristeko egin genuen. Zerbait egin beharra zegoela ikusi zen».  

«Urte hasieran Euskal Herriko zesta punta zirkuitua jarriko dugu martxan, federaziotik eta elkarteetatik. Instituzioak ere batzen hasi zaizkigu. Herriz herri jokatuko dira txapelketak, 8-10 bat, eta Elolaren Oroimenezkoa bat izango da».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!