A20 Hauteskundeak

Ahal Dugu, herritarrekin

Ataria 2015eko abenduaren 7a

Atzo, Tolosako Plaza Berrian, Ahal Duguko Josetxo Arrieta egon zen herritarrekin solasean.

Senaturako zerrendaburua da eta jendearekin hitz egin eta eurengandik gertu egon zen egunez egun egiten duen lana azalduz. Ahal Dugu-ren lana eta datozen urteetan egin beharreko lanak eta helburuak zeintzuk izango diren argitzeko. «Hautagaiak jende arrunta dira, eta hau da ezberdintzen gaituena», diote.

Tolosako Ahal Dugu taldeak batzar irekia deitu du abenduaren 9an, 19:00etan, kultur etxeko aretoan.

Helburu nagusia Tolosaldeko herritarrak erakartzea da, eta datozen hauteskunde orokorrei begira batera lan egitea. Podemos-Ahal Dugu-ren helburua da jendea ahalduntzea.

"Herritarren laguntzarekin aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoa burutzea dugu helburu. Demokrazia eta gizarte subiranotasuna kontzeptuak zer diren gogoratu behar ditugu, horretarako beharrezkoa da gizarteak era zuzen batean erantzutea. Demokrazia berritzea dugu helburu, hau posible egiteko, denok norabide berdinean egin behar dugu lan, gizartea lehen bezala subiranoa izan behar dela pentsatzen dugulako".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!