Ikuskizun bikaina eman dute Ekaitz Saralegi eta Augusto Ibañez Titin pilotariek Beotibarren. Saralegi eta Erasun atera dira garaile Titin eta Telletxearen aurka 22 eta 18-ko markagailuarekin. Jendearen erantzuna ere ederra izan da eta giro bikaina sortu da frontoian. Partida honen aurretik, Jon Ander Peña eta Beñat Urretabizkaiaren arteko 4 1/2-ko partida izan da. Beñat Urretabizkaia Ikaztegietarra atera da garaile kaiolan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?