A20 Hauteskundeak

Berdintasuna aldarrikatuz hasi du kanpaina EAJk Tolosan

Ataria 2015eko abenduaren 4a

Olatz Peon Tolosako alkateak gidatutako ekitaldi batekin eman dio hasiera kanpainari EAJ alderdiak, Tolosan. Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaiak diren Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre bertan izan dira.

EAJk, berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa agertu nahi izan du Tolosako Zerkausian egin duen ekitaldian, eta bertara gonbidatu ditu hiru emakume. Berdintasunaren inguruan bizitako euren esperientzia kontatu dute eta beraiekin batera, Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaiek ere hitza hartu dute. 

EAJ alderdia, berdintasun politikak bultzatzen aitzindari dela adierazi dute Gipuzkoako hautagaiek. Agirretxeak azpimarratu du: "Berdintasunik gabe ez dago elkarbizitzarik, ez dago benetako harremanik, azken finean, ez dago gizarte demokratikorik". Eta “gizonek ere beharrezkoa den aldaketa honetan lagundu behar dugu, beti ere denontzako berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko helburuarekin”, gaineratu du. Hiru adierazle aipatu ditu: “Gizon eta emakumeen arteko soldaten aldea, lan eta familia bateragarritasun eza eta emakume askok jasaten duten genero indarkeriaren arazo bortitza”.

Iparragirrek, aldiz, gizon-emakumeen arteko berdintasuna konpondu beharreko proiektu politiko handienetarikoa dela ekarri du gogora.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!