Hirugarren emanaldi bat eskainiko du Poxpolo eta Konpainiak bere agurrean

Ataria 2015eko abenduaren 2a

Argazkia: Agerremedia

Poxpolo ta Konpainia pailazo taldeak datorren urtarrilaren 5ean emango dio amaiera ia 20 urteko ibilbideari Tolosako Leidor antzokian.

Hasiera batean bi emanaldi antolatu zituen taldeak bere agurrerako (eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 16:00etan), baina 1.600 sarrerak 24 ordu exkaxean agortu ziren.

Sarrerak hain azkar amaitzeak, jende asko bezala, "ezustean" harrapatu du taldea, eta hori dela eta, hirugarren emanaldia eskaintzea erabaki dugu. Egun berean izango da, urtarrilaren 5ean, goizeko 10etan.

Sarrerak datorren larunbatean, abenduaren 5ean jarriko dira salgai ticket.kutxabank.es webgunean eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera Leidor antzokiko lehiatilan.

Bestalde, azken egunotan jarraitzaileek bidali dizkieten mezuek, esker oneko hitzek eta agertutako maitasunak "hunkituta" utzi du taldea. Hori dela eta esker mezua zabaldu du: "Eskerrik asko bihotzez guztioi, eta ea amaiera polita ematen diogun ia 20 urteko ibilbide zoragarri honi!".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!