Film laburren lehiaketa abian, Mendi Tour zine zikloari begira

Ataria 2015eko abenduaren 2a

Mendiarekin zerikusia duten esperientziei buruzko film laburrak aurkeztu daitezke lehiaketara.

Mendiarekin zerikusia duten esperientziei buruzko film laburren lehiaketa martxan jarri du Tolosako Udalak, Mendi Tour zine zikloaren egitarauaren barruan.


Nahi duen orok har dezake parte, adin, nazionalitate edo beste inolako mugarik gabe. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak izango dira.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke, eta ez dute 5 minutu baino gehiagoko iraupena izango, izenburuak eta kredituak barne. Bi sari emango dira, bata 600 eurokoa irabazle nagusiarentzat eta bestea 400 eurokoa, Tolosaldeko lanik onenarentzat. Aurkezteko azken eguna 2016ko urtarrilaren 29a izango da. 

Lehiaketako oinarriak Tolosako Udaleko webgunean ikusi daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!