Beldur Barik: 'Hankak lurrera', publikoaren kuttunena

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko azaroaren 30a

Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketan publikoaren saria lortu du talde tolosarrak; sari banaketa ekitaldia Amurrion izan zen

Indarkeria matxistaz nahiz gizarteko sexu-desberdintasunez belaunaldi berriak kontzientziatzeko bidea da, Beldur Barik. Besteak beste, proiektuak bideo lehiaketa bat antolatzen du urtero eta, eskualdeko lan bat izan da publikoaren boto gehien jaso dituena: Hankak lurrera.

Emakume baten ahotsetik, behin batean perfektua litzatekeen gizartea irudikatzen du lanak: gizarte askea, emakume nahiz gizon askeekin, estereotiporik gabeko lanbideekin, epaitu gabeko janzkerekin. Guztira, 867 boto jaso ditu bideoak, eta 758 puntu jaso ditu bigarren postuan geratu den Egunero lanak.

Tolosako Laskorain ikastolako hamabi neskek egin dute ikus-entzunezkoa: Jone Sarasola, Lide Alijostes, Ainhoa Lakunza, Uxue Arrieta, Eider Calahorra, Irene Bengoetxea, Eukene Larrarte, Elene Cuadrado, Leire Mendigain, Laia Ruiz de Eguilaz, Nerea Martinez eta Leire Amonarrizek, hain zuzen.

Epaimahaiak emandako saria, berriz, Pasaiako Yo Soy lanak irabazi zuen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!