Azaroak 25 - 2015

Flashmob bat, etengabeko aldarri

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko azaroaren 28a

Tolosako Udalak antolatuta, urteroko flashmoba izan da, goizean, emakumeenganako indarkeria gaitzesteko; puntu moreek atondu dituzte dantza-pausoak.

Matxismoaren aurka dantza ere egin daiteke, eta badira urteak, Tolosan, azaroaren 25aren ingurua erritmoaz blaitzen dela. Gaur, Trianguloa plazako karpan, doinu mitikoak izan dira entzungai, eta Maixa eta Ixiar bikotearen Emakume jaio nintzen kantua izan da erasoen aurkako bozgorailu.

Oholtzan, udaleko dantza tailerrak, Udaberri dantza taldea, Usabalgo dantza tailerra eta Alurr dantza taldearen ordezkaritza izan da, galduta zebiltzanei laguntzeko. Lurrean, berriz, dozenaka neska-mutil, etxean ikasitakoa praktikan jarriz, Jone Amonarriz eta Antton Telleria aurkezleen gidaritzapean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!