Tolosa, Parisko Klima Aldaketaren Goi bileran

Ataria 2015eko azaroaren 27a

Eusko Jaurlaritzak aitortza publikoa egin die hamar udalerriri, tartean Tolosari, Compact of Mayors ekimenari atxikitzeagatik.

Eusko Jaurlaritzak hamar euskal udalerriren eredua aurkeztuko du datorren astelehenetik abenduaren 11ra bitarte Parisen egingo den Klima Aldaketaren Goi Bileran, eta horien artean da Tolosarena.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak, Ana Oregik, aitortza publikoa egin die hamar udalerri horiei, isuriak murriztea helburu duen Compact of Mayors ekimen globalean atxikitzeagatik. Asteazkenean egin zuten ekitaldia Kursaal aretoan, eta Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak jaso zuen aitortza hori Tolosako Udalaren izenean.

Tolosarekin batera, Amurrio, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Gasteiz eta Legazpi aitortu dituzte.

Gas isuriak murriztea helburu

Compact of Mayors ekimenaren xedea, tokiko gobernuak bilduz "mundu mailako ahalegin kooperatiborik handiena" egitea da, berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta klima-aldaketaren inpaktuen aurrean prestatzeko. Horretarako, berotegi-efektuko gas isurien inbentarioa egin, edota klima-urrakortasunak eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko planak aurkeztu behar dituzte. Tolosa udalerri aitzindarietako bat da horretan, 2009. urtetik hain zuzen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!