Erabakiek erabaki zuten

M.Iraola 2015eko azaroaren 24a

Partida kaxkarra jokatuta galdu du TAKEk etxean Universidad de Valladoliden aurka, 57-63.

Espero gabekoa izanagatik-edo, aho zapore txarra utzi zuen larunbateko TAKEren neurketak. Emaitza gutxienekoa izan zen, gehiago arduratu baitzuen emandako itxurak.

"Orokorrean ez zen partida ona izan" laburbildu du Gonzalezek. Ia partida osoan zehar aurretik izan ziren tolosarrak, baina ez nahi bezain gustura: "Aurretik ginen aurkariek ere ez zutelako asmatu. Ez genuen partida erabakita utzi horretarako aukera izan genuenean eta bizia eman genien".

Azken laurdenean, ordea, aurkariak asmatzen hasi ziren. TAKE, berriz, ezin bere nortasuna topatu. Bederatzi puntuko aldearekin ekin zioten azken zatiari (50-41) eta sei puntuko aldeaz galdu zuten (57-63).

Erabakiek erabaki zuten partida. Baina, saskibaloiak eskatzen duen azkartasun horretan, inork ez zuen esan beti ongi erabaki behar denik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!