Perurena eta Martinez de Rituerto saritu dituzte

Asier Imaz 2015eko azaroaren 24a

Gipuzkoako Kirol Federazioaren Galan saritu dituzte Tolosa Atletismoa taldeko bi kideak. Ospakizuna iragan ostiralean egin zuten.

Iragan ostiral gauean Gipuzkoako Atletismo Federazioaren 2015eko Gala burutu zen. Bertan Tolosako Atletismo Taldeko bi partaide sarituak izan ziren: Izaro Perurena eta Andu Martinez de Rituerto.

Izaro Perurenak Brontzezko Ezkurra jaso zuen, pasa den denboraldian kadete mailako 1500 metro oztopoetako Gipuzkoako errekor berria ezartzeagatik: 5 minutu 23 segundo eta 77 ehuneneko.

Andu Martinez de Rituerto bere kirol ibilbideagatik saritu zuten. 

Argazkiak: Txindoki AT

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!