Amarotzeko biribilgunean kamioi batek zama galdu du

Asier Imaz 2015eko azaroaren 24a

Udaltzaingoa eta Ertzaintza ari dira zirkulazioa bideratzen. Ez da auto ilara nabarmenik sortu. Kamioiaren zama errepidetik ateratzen ari dira une honetan.

14:00ak inguruan kamioi bati bere zama erori zaio Amarozko biribilgunean, Suhiltzaileen ondoan, Lizartzako noranzkoan. Udaltzainek eta Ertzaintzak biribilguneko irteera hori itxi egin dute, baina ez da auto ilararik sortu.

Une honetan zama kamioira igotzen ari dira. Lanak amaitzean zabalduko dute errepidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!