Urte berriaren ateak, zabaltzeko prest

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko aza. 23a, 16:07

Tolosanklisk lehiaketak eman du bere lehen fruitua, eta aste honetan bertan banatuko dituzte 2016ko egutegiak.

Tolosagasa eta Tolargi izan dira egitasmoaren orain arteko antolatzaileak, eta Tolosako Udaleko kultura sailak estreinakoz hartu zuen ardura, iaz. Tolosanklisk izenpean osatutako lehen egutegia izango da, beaz, 2016koa.

Ateak izan da argazkilariei ezarritako gaiak, eta 211 argazki aurkeztu dituzte, guztira. Horietatik 40 irudi aukeratu zituzten Ura Iturralde eta Iñigo Royo epaimahaikideek, eta aukeraketa hori oinarri izan zen, herritarren botoak jasotzeko. 647 boto bildu eta gero, Pilar Gil de Graciaren Dificil decisión argazkia izan zen ikuslegoaren gustukoena.

Gainerako egile eta izenburuak, berriz, honakoak dira:

Ba ote dator    ABUZTUA    Goretti Izuzkitza Goitia    
Belarrezko atea    UZTAILA    Gorka Gaztelumendi    
Lehen atea    IRAILA    Bea Marzol Belaunzaran    
Descubriendo    ABENDUA    Miguel Urbistondo    
Kas, kas, atean    URTARRILA    Miren Arnedo    
Gora eta behera    MAIATZA    Miren Arnedo    
Naturaleza y Deporte en Tolosa    MARTXOA    Javier Sánchez    
Adaptado a los tiempos    EKAINA    Javier Sánchez    
Kasinoko atea    AZAROA    Iñaki Otegi Arrospide    
S.P. San Esteban    OTSAILA    Idoia Zabaleta Urkola    
Leidorreko argiak    URRIA    Aratz Elkoro    
Zenbat ate!    APIRILA    David Azurza   

Sari banaketarekin batera, datorren urteko egutegia osatzeko gaia aurrerago jakinaraziko dutela azaldu du Jokin Ansorena kultur teknikariak.

Banaketa egunak, aste honetan

Tolosako egutegia bihartik ostegunera bitarte banatuko dute Zerkausian, 09:30etik 12:30era bitarte. Azaroaren 27tik aurrera, berriz, kultur etxean ere eskuragarri izango dira, herritarrentzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!