Hala ere, sei aldiz txapeldun izateak beste sekreturik izango duela pentsa daiteke. Pozez hartu du erabakia, Juan Ugartemendiak:
Epaimahaia, goizeko 11:30ean bildu eta ekoizleek aurkeztutako babarrun guztiak probatzeari ekin dio. Lan horretan, aritu dira Susana Tarazona, Aizpea Oihaneder, Imanol Zubelzu, Sonia Tapia eta Sara Luengo, sukaldari eta lapiko kontuetan adituak.
Imanol Zubelzu, Tolosako Bababarrunaren Kofradiako kidea da eta Basque Culinary Center-eko ikaslea. Tolosako Babarruna epaitzeko irizpideen berri eman du:
Tolosako babarrun ekoizleak ez dira gaurkoan txapela jantzi duten bakarrak izan. Iragan asteburuan Beotibar pilotalekuan lehiatutako Fronton kafetegiko mus txapelketa azkarreko txapeldunek astebete itxaron behar izan dute euren buruan txapela jantzita ikusi ahal izateko. Jose Manuel Zabaleta (Leitza) eta Inaxio Barandiaran (Areso) plaza beteta jantzi dute txapela, Fronton kafetegiko Juantxo Izagirreren eskutik.
Ondoren, babarrun irabazlearen lakari baten enkantea egin eta eskaintzarik altuena Altzoko Segoretxe jatetxeko Jabier Garciak egin du. 1.500 euro ordaindu ditu berak eta Haurkizuna fundazioarentzat izango dira. Tolosa eta Mundaka artean sorturiko taldea da, eta Ekuadorreko haurrei laguntzea dute helburu. Fundazioko kidea da, Ignacio Malkorra:
Tolosako Babarrunaren festak ekoizle lehiaketaz gain, beste hainbat eta hainbat kontu ekarri ditu gaurkoan Tolosara. Euriaren aterpe ugari topatu dituzte herritar eta bisitariek. Babarrunentzat aterperik egokienak lapikoak izan badira ere, herritarrek zer ikusia eta zer gozatua izan dute gaurkoan.
Esaterako, Trianguloa plazan azoka berezia ospatu da goiz osoan zehar, 09:00etik hasi eta 14:00ak arte luzatu da. Bertan, karterak astindu eta diru-hotsa entzun da, erosleak postuz postu ibili dira, jan-edanak probatu eta baita erosten ere. Tolosako Babarrunak eta Ibarrako Piperrak izan dira gaurko protagonista baina beste produktu ugarik ere bete dute Tolosako plaza: iparraldeko gaztak, odolki eta mondejuak, baratzeko elikagaiak, buztinezko eltzeak...
Haur eta gaztetxoek ere euren txokoa izan dute. Titirijai, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia, Topic-en basesa utzi eta kalera atera da. Karpan bildu eta babarrun txotxongiloak egin dituzte haur eta gazteek Topic-eko hezitzaileen laguntzaz.
Bazkal ordurako apetitoa egiten hasteko bidea eskaini zaie Tolosako bizilagun eta bisitariei Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eskutik, izan ere, 1.000 babarrun raziotik gora banatu dituzte, eguerdian hasita. Tolosako perla beltza dastatzeko ilara luzeak izan dira.