Bertsotan gaztetu dira Iurreamendiko egoiliarrak

Ataria 2015eko azaroaren 18a

Adin-adin programaren barruan azkeneko saioa izan zuten atzo Tolosako Iurreamendi egoitzan. Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre aritu ziren bertsotan eta 20tik gora egoiliar kantari

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Lankuk martxan jarritako egitasmoa da. Iaz jarri zuten abian adineko lau zentrotan eta aurten 11 egoitzetara zabaldu dute. Beste hainbeste bertso saio eskaini dira.

Agurra kantatu ondoren, zortziko txikian, zortziko handian, puntutan... aritu dira Tolosan Peñagarikano eta Agirre. Egoiliar batek jarritako gaiari ere erantzun behar izan diote, aitona-bilobaren paperean jarrita. Kantuz borobildu dute saioan eta hor joan dira Aitorren hizkuntz zaharra, Artillero dale fuego, Txoria-txori, Gernikako arbola...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!