Kezkatzeko moduko arazoa da drogamenpekotasuna gaur egun?Kontsumoa lehen ere bazegoen, beti egon da, beti dago eta egongo da. Kontua da zein testuingurutan ematen den eta gazteek zer nolako eskuera duten kontsumo arduratsu bat emateko. Orduan bai, kezkatzeko moduko gaia da, baina gurasoen kasuan, kezka horiek, sarritan lagundu ordez, gaztea oraindik ere kontrolatuago sentiarazten dute. Bere inguruan konfiantza eza ikusten dute. Gurasoen kezkek oinarria duten arren, batzuetan arazoa handitzen dute.
Zer dela eta?
Gurasoei gertatzen zaie 12 urte ingurura arte badakitela zein ordutan, norekin eta zer egiten ari diren. Dena kontrolpean dute, eta badakite nondik dabiltzan. 16 urtetatik aurrera ezin dute kontrolatu jada: parrandan irteten dira, bikoteak, ikasketak...
Normala ere bada hori, ezta?Bai, eta horrela izan behar du. Hitzaldiaren helburuetako bat hain zuzen da jakitea noiz den kontsumoa kezkagarria edo noiz da garapen eta errealitate honetan pasa behar den garai bat. Nahiz eta normala izan, gurasoak 16 urtetan egon badira erabat inplikatuta seme-alaben heziketan eta dena horren arabera egin badute, aurkitzen dira pertsonak hazi direla.
Gurasoek beren gaztaroetako bizipenen ispilua ikusten dute eta gaztaroa nola bizi izan dutenaren arabera beldurrak hazi egiten dira. Ikusten dira guraso asko, non beren gazte garaietan gora-beherak izan zituzten kontsumoarekin edo gertukoren batekin, eta beren seme-alabaren bat kontsumitzen hasten bada, nahiz eta ez izan arduratzeko modukoa, beldur horiek azaleratzen zaizkie. Eta hor topatzen da krisi garai batean.
Esperientzia gogorrik izan ez duten jende askorekin ere gertatzen da. Guraso askok ez dute erre, edan edo beste sustantziarik kontsumitu. Baina beldurra sortzen zaie.
Elkarrizketa guztia, audioan