Mezu bat lau haizetara

Ataria 2015eko azaroaren 15a

Libre asteburua ospatu zuten atzo Tolosan, Intxurre herriko tabernaren alde eta epaiketa politikoen aurka. 

"Betiko moldeak puskatuz", beste era batera egin dituzte aldarrikapenak. Goizean goiz Triangulotik Aldabara kotxe karabana egin, eta handik Intxurre mendira igo ziren. Bertako gotorlekuko historia azaldu zien Aranzadiko Juantxo Agirre Mauleonek. Hamaiketakoa, bertsoak eta musika izan zituzten gainera tontorrean.

Ondoren, babarrun jana egin zuten Intxurre tabernaren aurrean, eta puxika laranjak aireratuz mezu bat zabaldu zuten lau haizetara: Intxurre Libre!

Aitor Sukia antolatzaileetako baten esanetan, Intxurre eta beste 107 herriko tabernen aurkako sententzia emana dagoen arren, ez dakite noiz gauzatu daitekeen. Horregatik, «mobilizazioekin jarraitzeko asmoa» dutela jakinarazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!